top of page
Casino Elkartea

Gabonetako Otarraren zozketa

Updated: May 3, 2021

Gabonak gainean ditugu eta naiz eta amaitzen ari den 2020 urte honek gutako askorentzako ospatzeko askorik ez eduki, azken urteetan bezala Casino Elkarteko Gabonetako otarra bazkide guztion artean zozketatu dugu. Zozketa pasa den ostiralean, abenduak 18, arratsaldeko 19:00etan Casino Elkartearen egoitzan izan zen, horrelako zorizko jokoetarako legeak agintzen duen araudi guztia behar den bezala betez, noski. Zenbaki sariduna 85 izan zen, Eloy Gibelalde Irastorza bazkideari dagokiona.

Zozketa egin bezain laster eta telefono dei baten ondoren, saridunak pozaren pozez otar ederra jasotzeko aukera izan zuen.

Zorionak, Eloy!

Eguberri on eta Urte berri on guztioi!





117 views0 comments

Recent Posts

See All

Yorumlar


bottom of page